XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ez Kore bakarrik, Koreren ama ere bai: Demeter eta oraindik sustrairantzago joan eta bera Gea, edo Tellus-mater.

Mari bera jatorriz ilunetik, hau da, Kaos-tik, datorren anderezko indar bat izango zen baina gero, kristianismoaren eragipenez, sorgindu zenian, beste jatorri apalagoak ere hartu zituen.

Alegia, kontatzen da Abadiñoko Muntxarazko jauregian anai-arreba bi bizi zirela, Ibon eta Mariurrika.

Inbidiak janda zegoen Mariurrika eta, bere neskameakin bat eginda, badoaz egun baten Anbotora Ibonekin.

Han ematen diote mutilari ardoa sendo harik eta erdi moskortu eta zehatz lokartu arte.

Gero botatzen dute mutil gaztea haitz puntatik behera.

Etxean esaten dute Ibon haitzetik erori eta hil dela. .

Beste batzuetan madarikapen bateren ondorioz neskaren bat Mari-ren izaerara bihurtzen da.

Mutiloako Eguskiza basetxeko alabak ostadarra ukitu zuen eta berehala Akegiteko Dama bihurtu zen.

Behin baten Mari, Albazizketako Irari basetxeko neskatxa esan zion bere amak kanpoan zebilen behi gorria etxera ekarteko.

Marik ezuen nahi izan berandu zela eta gaua sartzen zegoela eta.

Orduan amak honela madarikatu zuen: Behi gorria ekarten ezpadazu, deabruak eraman zaitza.

Joan zen Mari behitara eta behi gorri bat ikusi zuen.